Presazko osoko bilkura gaur, martitzena

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko urr. 5a, 17:50
Marixol Iparragirreren atxiloketa salatzeko agerraldia egin zuten domekan Eskoriatzan eta atzo, atxilotuen eta Marixolen semearen egoeraren berri izateko informazio-bilkura egin zuten. Bietan, Ertzaintza agertu eta istiluak izan ziren. Hori salatzeko, urgentziazko bilkura egingo dute gaur Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, 18:00etan.

Marixol Iparragirreren, bere semearen eta gainerako atxilotuen egoerari buruzko informazioa emateko, egunero bilkurak egitea adostu zuten eskoriatzarrek. Hala, atzo 19:00etan herriko plazan elkartu ziren 200 pertsona baino gehiago. Ertzaintza agertu zen, eta norbait identifikatu behar zutela esan zuten. Hala, Santi Iparragirre eskoriatzarra hartu eta furgonetara eramatera zihoazela, izandako tirabirengatik zauritu eta konortea galdu zuen. Askatasunaren esanetan, "lehen laguntza ematera hurbildutako erizainei ez zieten lana erraztu ertzainek". Azkenean ertzainek Iparragirre identifikatu eta Arrasatera eraman zuten, Eskualdeko Ospitalera.

Egoera salatzeko, Kontzejupek ahal bezain laster presazko bilkura egitea eskatu dio Eskoriatzako Udalari. Gaur martitzena, izango da bilkura Udaletxean, 18:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak