'Anboto’-ren atxiloketa salatu zuten

AstelehenekoGoienkaria 2004ko urr. 4a, 11:44
Domekan atxilotu zuten Soledad Iparragirre Biarnon, Mikel Albisu Mikel Antza-rekin batera. Eskoriatzako alabaren atxiloketaren berri emateko batzar informatiboa eta manifestazioa egiteko deia egin zuten eskoriatzarrek, domekan, arratsaldean.

Eskoriatzarra sortzez, 1983tik ihesean zegoen Soledad Iparragirre, Anboto. Domekan atxilotu zuten Biarnon, Mikel Albisu Mikel Antza-rekin batera. Eurekin batera, beste 19 lagun atxilotu zituen Frantziako poliziak, ETAren kontrako operazioan. Atxilotuak ustezko ETAko kideak dira. Eskoriatzako alabaren atxiloketaren berri emateko batzar informatiboa eta manifestazioa egiteko deia egin zuten eskoriatzarrek, domekan, arratsaldean.

Protesta ekintzak

Baina Herriko plazan elkartu ziren arren, ezin izan zuten manifestazioa egin, Ertzaintza agertu zen eta segituan. Herriko plazan zuten hitzordua 19:00etan eta ehun bat lagun bertaratu zen, manifestazioa egiteko asmoz. Segituan, ordea, Ertzaintza agertu zen eta jende multzoa desegin egin zen. Hala ere, Ertzaintza eta lagun talde txiki baten arteko ika-mika ere egon zen, baina bestelako istilu barik.

Aspalditik ihesi

Soledad Iparragirre ihesean zegoen 80ko hamarkadatik. Poliziak ETAren bigarren buruzagi izatea leporatu izan dio eta hori dela eta, Auzitegi Nagusiko Fiskaltzak Espainiara estraditatzea eskatu dio Frantziari.

Anboto, ustez, 14 atentaturen egile da Espainiako poliziaren arabera eta, betiere iturri horren esanetan, Madril eta Araba komandoetako kide izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak