Martitzenean, irailak 28, aurkeztu Maider Otamendi Kultura batzordeburuak eta Javier Zugasti Gazteria arloko zinegotzi arduradunak Eskoriatzako zerbitzuen gida. Herritarrek eta orokorrean herrian bizimodua egiten dutenek aisialdiko ekintzen berri izango dute gidaren bidez. Bost arlotan dago banatuta: musika eta dantza; kirola; eskulanak; kultur eskaintza eta bestelakoak. Guztira 40 ekintzaren berri emmaten du. Postontzietan banatuko dituzte; kiroldegian, unibertsitatean eta abarretan ere aurkitu ahal izango dute gida interesatuek.