Eskoriatzako Biblioteka, Euskadiko Liburutegi Sistema Nazionalean

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko irailaren 29a

Eskoriatzako Udal Bibliotekan hainbat aldaketa ari dira egiten. Izan ere, Euskadiko Liburutegi Sistema Nazionalaren barruan sartu da. Horrek, Bibliotekako dokumentuak berriz etiketatzea dakar. Bitartean, mailegu zerbitzua etenda dago.

Eskoriatzako Udal Biblioteka Euskadiko Liburutegi Sistema Nazionalaren barruan sartu berri da. Horretarako, liburutegiko fondoa berretiketatzea da. Bibliotekako bezeroei eragingo die berriro liburuak etiketatzeak. Izan ere, mailegu sistema eten egingo da lanak bukatu bitartean. Gainera, Bibliotekako erabiltzaileek txartel berria atera beharko dute. Liburutegiko arduradunaren esanetan, “datorren asterako zerbitzua berriz ere erabilgarri egotea espero dugu”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak