Udazken Kulturala berriz ere abian

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko ira. 24a, 14:19
Azken urteetan bezala, aurten ere Udazken Kulturala antolatu dute Eskoriatzako hainbat elkartek eta Udalak elkarlanean. Oraindik ekitaldi batzuk zehaztu gabe dituzten, ekimenaren nondik norakoak jakitera eman dute.

Urria eta abendua bitartean, hainbat ekimen antolatu dituzte Udazken Kulturalaren barruan. Urriaren 17an, esaterako, XV.mendi bizikleta ibilaldia egingo da. Urrirako beste ekitaldi bat ere antolatu dute. Hilaren 20an, Eneko Etxebarrieta bidaiariak lau urtetan zehar bizikletaz mundu guztitik egin duen bidaiaren berri emango du. 300 irudiren laguntzarekin, askotariko tokiei buruz mintzatuko da.

Azaroan berriz, Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoek euren azken ikuskizuna aurkeztuko dute Eskoriatzan. Bestalde, Aurora Polarrari buruzko erakusketa jarriko dute (oraindik ez dute egunik finkatu).

Azkenik, azaroaren 26an, Kepa Junkerak kontzertua eskainiko du .

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak