Eskoriatza-Arlaban autobide zatiko lehen harria ezarri dute

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko ira. 16a, 18:53
Eskoriatzatik pasatuko den autobidearen lehenengo harria ezarri dute gaur goizean. Autobideak, Gipuzkoa eta Araba lotzen dituen Arlabango bidea erosoago egingo duela esan du Gonzalez de Txabarrik.

Gaur, irailak 16, Eskoriatzatik pasatuko den Eibar-Gasteiz autobide zatiko lehen harria ezarri dute. Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko aparkalekuan elkartu dira ekitaldian parte hartu dutenak, eta autobusez abiatu dira Marin eta Zarimutz arteko lursailera.

Bertan aurreskua dantzatu diete, besteak beste, Eskoriatzako alkate Juan Carlos Bengoa, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Joxe Juan Gonzalez de Txabarri eta Arabako Ahaldun Nagusi Ramon Rabanerari.

Behin balizko harria ezarrita, Bidegiko Zuzendari Nagusi Nestor Arana, autobide zati hartako lanen elementu nagusiei buruz mintzatu da. Hala, autobidearen enborrak 10,480 kilometro luze izango dituela eta Arlabango tunela –3.380 metro– Autonomia Erkidegoko luzeena izango dela adierazi du, esaterako. Bestalde, lanek 34 hilabete iraungo dutela eman dutea ditzera.

Ondoren, bi ahaldun nagusiek autobideari buruzko euren iritzia eman dute. Bai Rabanerak eta baita Gonzalez de Txabarrik ere, bi probintzien arteko lan garrantzitsua dela esan dute. “Geografia zailtasun handiko tokia da, eta ibilbide erosoagoa egiteko aukera eskainiko du autobideak”, gaineratu du Gonzalez de Txabarrik.

Ekitaldiari amaiera emateko, luntxa egon da bertaratu diren guztientzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak