Arroiabe tiratzailea seigarren Valladoliden

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko irailaren 9a

Jesus Arroiabe eskoriatzarra seigarren geratu zen irailaren 5ean Valladoliden jokatutako kategorietan banatutako Espainiako plater tiroketa txapelketan.

Jesus Arroiabe, Matxain, Valladoliden izan zen irailaren 4 eta 5ean kategorietan banatutako Espainiako plater tiroketa txapelketa jokatzen. 270 parte-hartzailetatik seigarren tokia lortu du eskoriatzarrak. “Seigarren geratzea ondo dago, baina ez naiz oso gustura gelditu emaitzarekin”, adierazi du.

Bestalde, abuztuko lehenengo asteburuan Andorran jokatutako Europako tiroketa txapelketan parte hartu zuen Jesusek, eta laugarren lekua eskuratu zuen; orain arte Europako txapelketetan lortu duen posturik onena.

Kirolari gaztetatik

Arroiabek urte asko daramatza kirol hori praktikatzen. “Kirol horretarako ikusmen ona izatea ezinbestekoa” dela gogoratu du Jesusek. Gainera, kirol guztietan bezala, abilezia bereziren bat eduki behar da. “Bestela, zaindu arren, kirol horretan ez zara nabarmenduko”, gaineratu du.

Baina Jesus ez da nazioarteko kirolaria tiroketa txapelketan bakarrik; izan ere, txirrindulari aritu zen talde nazionalarekin frankismo garaian . Bi kiroletan da, beraz, nazioartekoa Jesus.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak