Kalamuaren legalizazioaren aldeko mozioa

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko irailaren 2a

Kalamua erabilera pertsonalerako landatzeko, farmazietan saltzeko eta erabilpen terapeutikorako arautzea eskatzen duen mozioa onartu da. Eskoriatzako Udalak uztailaren azken Osoko Bilkuran egin zuen mozioaren alde.

PSE-EE alderdiko Iñaki Pierrugues zinegotziak aurkeztu zuen proposamena eta aho batez onetsi zuten guztiek. Erabilera pertsonalerako kalamua landatzea, farmazietan saltzeko eta erabilpen terapeutikorako arautzea eskatzen da bertan.

Onartutako erabakia Eusko Legebiltzarrera eta Diputatuen Kongresura bidaltzeko asmoa du Udalak. “Drogekiko politika zapaltzailearekin amaitzeko ordua da, horrek kalitate eskaseko substantzien kontsumo ugaria bultzatu eta kontsumitzailearen osasunerako arriskua areagotzen duelako", azaldu du Pierruguesek.

Holanda eta Kanada ere aipatu zituen, eta bertan gaixoek kalamua eskuratzeko dituzten erraztasunak gogoratu zituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak