Izartu programari esker diru laguntza handia jasoko du Udalak

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko abuztuaren 30a

Eskoriatzak 1.273.000 euro jasoko ditu Eusko Jaurlaritzaren Izartu programari esker. Lanak datorren urtean hastea espero du Udalak.

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan gainbehera etorritako hirialdeak gizarte eta ekonomia mailan biziberritzeko eta lurraldetasunari begira berpizteko emango dituen laguntzen barruan Eskoriatzak ere jasoko du diru-laguntza hainbat lan egiteko.

Udalak, Aranburuzabala kalea eta Dorleta eta Santa Marina auzoak birgaitzeko laguntza eskatu zion Eusko Jaurlaritzari. Lanok egiteko Izartu programari eske eskatutakoaren %30a jasoko du, 1.273.000 euro hain zuzen ere.

Aipatutako hiru txokoak birgaitzeaz gainera, besteak beste, herri barruan lur-azpiko zenbait edukiontzi eta Eskoriatzako saihesbidean soinu-hesiak jarri gura dituztela azaldu dute Udaletik. Aurreikusitako daten arabera, datorren urtean hasiko dituzte Aranburuzabala kaleko lanak. Gainerakoak, berriz, 2008.urtera bitartean egingo dituztela jakinarazi dute Udaletik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak