Udalaren dirulaguntzak UEUko ikastaroetarako

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko uztailaren 23a

Aurten ere, Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroak egin gura duten eskoriatzarrei dirulaguntza emango die Udalak.

Eskoriatzako Udalak iragarri duenez, aurten ere Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroren bat egin gura dutenei dirulaguntzak emango dizkie.

Eskoriatzan erroldatutako herritarrei eta ikasle edo langabeei zuzendutako laguntza; pertsona bakoitzari matrikularen %50 ordainduko zaio. Ikasle edo langabe txartela, matrikularen ordainketa agiria eta ikastaroaren bertaratze egiaztagiria aurkeztu beharko dute interesatuek hilaren 30a baino lehen udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak