Martitzenean bilera egingo dute udal ordezkariek etxez etxeko zerbitzua eskaintzen dutenekin. Udalaren asmoa da gizarte zerbitzu hori arautzeko enpresa bat bultzatzea.
Hala, Udalak lehiaketara aterako luke enpresa, eta haiek izango lukete kudeaketaren ardura. Mesedeetako Amaren egoitzari ere, interesgarri zaio Udaletik proposatutakoa. Horrela, ordezkatze lanetarako edo langileen bajak betetzeko, adibidez, langileak bilatuko lizkieke.