Aitor Lajarinen artelana Artiumen ikusgai

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko uzt. 15a, 13:54
Aitor Lajarin eskoriatzarraren artelana ikusgai dago Artiumen hilaren 7tik irailaren 12ra.

“Gela bateko bi horma eta zoruaren zati bat hartzen ditu nire lanak”, adierazi du Aitorrek. Hainbat euskarri eta teknika erabili ditu lan horretarako. “Nire asmoa izan da pintura margolanetatik haratago eramatea, betiko euskarritik ateratzea. Eskultura eta bideoarekin ere jolastu dut”. Kontsumoaren gizartetik, hau da, publizitatetik hartutako irudiekin, asmatutako espazioak sortu ditu. “Arte abstraktua eta figuratiboa nahastu ditut”.

Oraindik mundu horretan hasten ari diren artista gazteei aukera eman gura izan die Artiumek. Hala, zazpi euskal gazteren lanak daude ikusgai museoan. “Artista gazteon datuak hainbat tokitan bilatu dituzte : unibertsitatean, Bilbao Arten,… Zortea izan dut”, aitortu du 27 urteko eskoriatzarrak. “Erakusketa amaitzean dena ez bukatzea espero dut. Harremanak egiteko aukera izango dudala uste dut”, adierazi du Aitorrek.

Beraz, artista gaztearen lana ikusteko aukera dago irailaren 12ra arte Gasteizen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak