Hasi dira Udaleku Irekiak

Z.V.M. 2004ko uzt. 8a, 13:12
Atzo hasi zituzten Eskoriatzako Udaleku Irekiak. Goizean elkartu ziren lehenengo, eta arratsaldean San Ferminetako entzierroa Eskoriatzan egin zuten.

Atzo, San Fermin egunean eman zioten hasiera Eskoriatzan aurtengo Udaleku Irekiei. Guztira 148 lagunek eman dute izena aurten.

Luis Ezeiza Ikastetxeko jolastokian elkartu ziren 10:00etan. Talde desberdinak egin dituzte, adinka banatuta. Hala, guztira zortzi talde egin dira aurten. Batzuek lehenengo aldiz hartzen dute parte; beste batzuek esperientzia dute udalekuetan.

Hasteko, bakoitzaren begirale eta taldekideekin elkartu eta San Ferminekin lotutako horma-irudiak egin zituzten. Goizean egindako muralak herriko kaleetan ipini eta arratsaldean entzierroa egin zuten; lehenengo San Fermini abestuz.

Izena eman duten 148 lagunak 21 begiraleren ardurapean egongo dira udalekuek irauten duten bi asteetan. Askotariko ekintzak egingo dituzte hamabost egun hauetan: mendira irteerak, igerilekura…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak