San Pedro jaietako argazkiak Interneten

Usoa Agirre 2004ko uztailaren 7a

San Pedro jaietako argazkiak ikusteko eta eskuratzeko aukera eskaintzen du www.festak.com webguneak. Aurtengo jaietako helduen danborradako eta Euskal Jaiko argazkiak biltzen ditu, baita iazko danborradako argazkiak ere. 4,8 eta 9,8 euro bitartean balio du papereko argazki bakoitzak.

San Pedroetako argazkiak eskuratzeko edo ikusteko www.festak.com webguneak aukera bikaina eskaintzen du. Hemen duzue helbide zuzena, Eskoriatzako argazkiak.

Argazkia paperean eta kalitate onarekin eskuratzeko modua ere badago; 4,8 euro eta 9,8 euro bitartean balio du bakoitzak, tamainaren arabera. Banku transferentziaz, kreditu txartelarekin edo errenboltso bidez ordaindu daiteke.

Etxean ordenagailurik edo konexiorik ez duenarentzat

Eskoriatzako Udaletik jakinarazi dutenez, etxean argazkiak ikusi ezin dituenak erabili ditzake bibliotekako edo KZguneko ordenagailuak. Ordutegiak:

  • KZgunea: Goizeko 8:00etatik 11:30era
  • Biblioteka: 16:30etik 19:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak