Museo-Eskola 9:30ean zabaldu eta 13:00etan itxiko dute goizetan. Arratsaldean, berriz, 16:00etatik 19:00etara izango dituzue ateak zabalik (aste egunetako ordutegia). Ordutegi berria estreinatzeko, gainera, erakusketa berriak jarri dituzte. Batak, Emiliano Barandiaran bizitza jasotzen du. Besteak, berriz, Trena gai hartuta, Japoniako hainbat zigiluren bilduma erakusten digu.