Aita Emiliano Barandiaran omenduko du herriak asteburuan

Leire Kortabarria 2004ko eka. 25a, 11:47
Aita Emiliano Barandiaranen jaiotzaren mendeurrena dugu aurten. Hori dela-eta, hainbat ekitaldi antolatu dira astebururako, haren oroimenez. Besteak beste, monografiko bat aurkeztuko dute, eta Aita Emilianok konposatutako Euskal Meza esango da.

Zapatuan, ekainak 26, Udaletxeko Osoko Bilkura aretoan, Karmel aldizkariaren zenbaki monografiko bat aurkeztuko dute, hain zuzen, Aita Emilianoren ingurukoa. Segidan, Aretxabaletako Abesbatzak hiru pieza eskainiko ditu, horietako bi Eskoriatzako seme hark konposatuta. Bertan izango dira Juan Carlos Bengoa alkatea; Karmeliten ordezkari bat; Karmel aldizkariko zuzendaria, eta Aita Emilianoren senitartekoak, beste batzuen artean.

Euskarazko lehenengo meza

Domekan, ekainak 27, Euskal Meza izango da San Pedro parrokian, 12:00etan. Aretxabaletako Abesbatzak eskoriatzar karmelitaren zazpi pieza abestuko ditu. Meza hori Vatikanoko II. Kontzilioaren aurretik konposatutako lehen euskarazko meza da.

Azkenik, Museo Eskolak, bere udako programazioan, Aita Emiliano Barandiaranen inguruko erakusketa inauguratuko du domekan, hilak 27, 13:30ean.

Aita Emiliano -Julian Barandiaran Kortazar zuen izen laikoa- duela 100 urte jaio zen, eta musikan eta hizkuntzalaritzan ekarpen garrantzitsuak egin zituen. Euskara arloan lan eskerga egin zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak