Hamaika etxebizitza sozial zozketatu dituzte

Gaur, ekainak 24, zozketatu ditu Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburu Javier Madrazok Eskoriatzan egingo dituzten etxebizitza sozialak. 16 izango dira guztira, baina 11 banatu dituzte.

Errentan emango dituzten etxeok astean hasiko dira eraikitzen Intxaurtxueta auzoan. 16 izango dira guztira, baina hiru Udalaren esku geratuko dira, bat Eusko Jaurlaritzak hartuko du eta elbarrituendako izendatutakoa hutsik utzi dute momentuz. Hortaz, 11 banatu dituzte eskoriatzarrez, gatzagarrez eta aramaioarrez osatutako zerrendan zeuden 21 izenen artean. Guraso bakarreko familiendako bi izan dira, 35 urtez azpikoendako zazpi eta beste bi gainerakoendako.

Aipatutako etxeok 69,45 metro koadrotik 89,40ra bitartean izango dituzte. 77,90 euroko errenta ordaindu beharko dute txikienak dituztenek eta 147 eurokoa handienak jaso dituztenek.

Hona etxebizitzen jabeen zerrenda:

Guraso bakarreko familiarendako:

  • Maria Paz Pizarro Caceres
  • Maria Isabel Alberdi Arabaolaza

35 urtez azpiko gazteendako:

  • Urki Larrea Ibabe
  • Leire Junkal Pagaldai Garcia
  • Maria Jose Ortiz Exposito
  • Jose Ramon Eskibel Pagaldai
  • Oihana Heriz Etxeberria
  • Estibaliz Gomez Mendez
  • Ana Maria Martin Alvarez

Gainerakoendako:

  • Maria Pilar Garcia Andres
  • Antonia Rodriguez Pazos

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.