Ramon Uribetxebarria Badiola, Jose Ramon Etxabe Zubizarreta eta Javier Lezeta Villar eskoriatzarrak apaiz ordenatu ziren 1954. urteko ekainaren 29an. Orain, 50 urte geroago, San Pedro eguneko Meza Nagusia esango dute hiru herritarrok; hain zuzen, ordenatu zirela 50 urte borobil betetzen diren egunean. Meza Nagusia San Pedro parrokian izango da, 12:00etan.
Uribetxebarria, Etxabe eta Lezeta apaiz egin ziren, esan bezala, ekainaren 29 batean, eta lehenengo meza uztailaren 4an esan zuten, herriko parrokian. San Juan kaleko semeak dira hirurak.