Venta Frian plater tiroketa lehiaketa egingo da zapatuan, Aldaipe ehiza eta arrantza elkarteak antolatuta.
10:00etan hasiko da lehiaketa, eta 12:00ak arte interesatuek izena emateko aukera izango dute. Bi baldintza bete beharko dira: lehena, eskoriatzarra izatea edo Aldaipeko kide izatea; eta bigarrena, arma baimena indarrean edukitzea.
- euro ordaindu beharko dute elkarteko bazkideek; bazkide ez direnek, 12 euro.