Igotz Urtzeilairen kartela erabiliko du Udalak herriko jaietako egitarau liburuxkaren azala egiteko. Egileak 300 euroko saria irabazi du bere lanarengatik.
Urtzelaik 29 urte ditu eta Diseinu Grafiko arloko ikasketak egin ditu. Hainbat sari irabazi izan ditu antzerako lehiaketatan.