Jokin Merinok eta Iñigo Beitiak bizikleta bana irabazi dute argazki lehiaketa horretan, eta ekainaren 5ean, zapatua, egin zen sari banaketa ekitaldia, EITBk urtero antolatzen duen Betizu festan, Bilboko Erakustazokan. Umeendako modalitatean, hau da, 12 urtera arteko umeen kategorian, irabazi dute bi eskoriatzarrok, EAEko beste ume batzuekin batera.
Argazki lehiaketaren helburua zen egungo ingurumen arazoak eta horiek konpontzeko alternatibak erakusten dituzten argazkiak egitea.