Eskoriatzako Udalak antolatutako Guraso Eskolaren azken saioa egingo dute datorren eguaztenean, hilak 16.
Kasu honetan, "Elikadura arazoak: anorexia, bulimia " izango dute hizketa gai. Acabe taldeak emango du hitzaldia 18:00etatik aurrera, kultura etxean. Deialdia, 10 urte baino gehiagoko seme-alabak dituztenei gomendatu zaie.