Eguenean, ekainak 3, Arinsup erakundeak Ariptic proiektua aurkeztu zuen Almen gunean. Arizmendi Ikastola eta Akitaniako Insup erakundeaen elkarlanaren ondorioz sortutako erakundea da Arinsup.
Jende aurrean, Piriniotako bi aldetako ikasle eta irakasleak elkartuko dituen zerbitzari pedagogiko proiektua aurkeztu zuten.
Helburu nagusia, distantzia kulturala eta pedagogikoa gaindituz, Europako herri desberdinek material didaktiko berdina erabili eta garatzea da.