HUHEZIko Irakasle ikasleek orlak jasoko dituzte ostiralean

A. Leibar 2004ko eka. 3a, 11:15
Bihar, hilak 4, orla banaketa egingo da Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean, Eskoriatzan, 18:00etan. Oroigarriak banatuko zaizkie Irakasle Ikasketak amaituko dituzten ikasleei. Guztira 176 ikaslek jasoko dituzte oroigarriok, denak 26. promoziokoak, eraikin klasikoaren klaustroan.

Egitaraua

Oroigarriak arratsaldeko 18:00etan banatuko dira, eta parte hartuko dute ikasleek, hauen familiartekoek, irakasleek eta unibertsitateko agintariek. Honako hauek hitz egingo dute:

  • Arantza Mongelos irakasleak egingo ditu sarrerako hitzak.
  • Nerea Alzola, HUHEZIko irakasle eta doktoreak egingo du hitzaldi magistrala: Hezkuntza:Entzuten Ikasi.
  • Jose Antonio Mendikute HUHEZIko dekanoak ere hitz batzuk egingo ditu.
  • Oroigarriak banatuko dira.
  • Iñaxio Oliveri, Mondragon Unibertsitateko errektoreak hartuko du hitza.
  • Gaudeamus. Gabero abesbatzak kantaturik, Bergarakoa.

Espezialitateak

Oroigarriak jasoko dituztenen artean, nagusi dira, 55, Haur Hezkuntza egin duten ikasleak; ondoren datoz Hezkuntza Berezia egin dutenak (44); Atzerriko Hizkuntza (15); Hezkuntza Bereziko bigarren diploma (35); eta Haur Hezkuntzako bigarren diploma egin dutenak (27).

Jatorria

Sexuari dagokionez, ikasle gehienak, %92,5, neskak dira. Eta jatorriari erreparatuz gero, gipuzkoarrak dira nagusi (%66), bizkaitarrak datoz gero (%26), arabarrak (%6), nafarrak (%1,5) eta lapurtarrak (%0,5). Debagoiendarrak %26,5 dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak