Eguerdiko 13:00etan bilera dute Gipuzkoako diputazioan kaltetuen taldeko hainbat ordezkarik: Jabier Billar (zinegotzi moduan), Unai Salaberri (auzo-alkate moduan) eta Pedro Lasagabaster (Kaltetuen taldeko ordezkari moduan).
Kontua da, datorren martitzenean Foru Aldundian diputatuen bilera izango da, eta bilera horretan aztertuko dute aurkeztutako alegazioak onartu ala ez. Horregatik bada, bilera hau atzeratzea eskatzea da gaurko deialdiaren helburua. Kaltetuen ustez, Foru Aldundian ez dute izan nahiko denbora alegazioak ondo aztertzeko.
Pasa den eguaztenean bi ordezkari Eusko Jaurlaritzan izan ziren, pozik atera ziren bileratik. Beraien ustez, bertan erakutsitako jarrera oso ona izan zen.