Protesta egingo dute "Eskoriatzako Kaltetuen Elkarteko" kideek

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2004ko mai. 28a, 11:46
Gaur, egubakoitza, "Eskoriatzako Kaltetuen Elkarteak", autopistak kaltetutakoen taldeak, hain zuzen ere, protesta ekitaldi bat egingo du Eskoriatzan. Goizeko 10:00etan Eskoriatzako geltoki zaharrean elkartuko dira hainbat auto, kamioi.... eta bueltaka arituko dira Eskoriatzako errepideetan zehar. Protesta baketsua egingo dutela esan dute. Goiena.net-en emango dugu guztiaren berri.

Geltoki zaharretik irten eta, saihesbidetik, goiko errotondara joango dira (Aingeru Guardako errotondara) eta handik beheko errotondara (Edelarnekora). Bueltaka ibiltzeko asmoa dute gutxi gorabehera 11:00ak eta 11:30ak bitartean. Protesta baketsua izango da, inongo kartel eta ezer gabe. Jende asko biltzeko asmoa dute, beraz, errepidean nahasmena sortu dezake.

Gaur, diputazioan bilera

Eguerdiko 13:00etan bilera dute Gipuzkoako diputazioan kaltetuen taldeko hainbat ordezkarik: Jabier Billar (zinegotzi moduan), Unai Salaberri (auzo-alkate moduan) eta Pedro Lasagabaster (Kaltetuen taldeko ordezkari moduan).

Kontua da, datorren martitzenean Foru Aldundian diputatuen bilera izango da, eta bilera horretan aztertuko dute aurkeztutako alegazioak onartu ala ez. Horregatik bada, bilera hau atzeratzea eskatzea da gaurko deialdiaren helburua. Kaltetuen ustez, Foru Aldundian ez dute izan nahiko denbora alegazioak ondo aztertzeko.

Pasa den eguaztenean bi ordezkari Eusko Jaurlaritzan izan ziren, pozik atera ziren bileratik. Beraien ustez, bertan erakutsitako jarrera oso ona izan zen.

Goiena.net-en emango dugu protesta ekitaldiaren berri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak