HUHEZIko Psikopedagogiako ikasleek orlak jasoko dituzte bihar

Leire Kortabarria 2004ko mai. 26a, 20:31
Orla banaketa ekitaldia izango da bihar, egubakoitza, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean, 18:00etan. Hain zuzen, Psikopedagokiako hirugarren promozioko 50 ikasleei banatuko zaizkie.

Diploma banaketa ekitaldian parte hartuko dute ikasleek, hauen familiartekoek, irakasleek eta unibertsitateko agintariek.

Honako hauek hitz egingo dute:

  • Matilde Sainz, karrera honetako zuzendariak egingo ditu sarrerako hitzak.
  • Nerea Alzola, HUHEZIko irakasle eta doktoreak egingo du hitzaldi magistrala
  • Jose Antonio Mendikute HUHEZIko dekanoak ere hitz batzuk egingo ditu.

Segidan, oroigarriak banatuko dituzte, eta Iñaxio Oliveri, Mondragon Unibertsitateko errektoreak hartuko du hitza.

Azkenik, Bergarako Gabero abesbatzak Gaudeamus abestuko du.

Hamarretik zortzi, neskak

Promozioko 50 ikasleotatik, hamarretik zortzi neskak dira. Jatorriari begiratuz gero, berriz, gehienak gipuzkoarrak dira (%58). Ondoren bizkaitarrak datoz (%34), arabarrak (%4), nafarrak (%2), eta lapurtarrak (%2).

Debagoienak ditu ikasle gehien (%26).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak