Aste Zapatista ospatuko da herrian ekainaren 14tik 20ra

Gazte Asanbladak eta Txiapasekin Elkartasunerako Euskal Plataformak antolatu dute Aste Zapatista. Hainbat hitzaldi izango dira, besteak beste. Ekainaren 19an, zapatua, "Aldarrikapenerako jaia" egingo da Eskoriatzan.

Ekainak 14, astelehena. Hitzaldia

19:00ean: “Duina koordinadora", kultura etxean.
Duina: E.H.ko gazteriarentzat bizi baldintza (etxebizitza, lana, ikasketak...) duinen alde lan egiten duten taldeak koordinatzen dituen kolektiboa.

Ekainak 15, asteartea. Hitzaldi-solasaldia

18:00etan: Diapositibak hitzaldi-solasaldia: "Txiapas-en egoera eta Mugimendu Zapatista"; kultura etxean.
Emailea: Javier Romaratezabala.

Ekainak 17, osteguna. Hitzaldia

19:00etan: Hitzaldia “Txiapas eta Mugimendu Zapatista”. Emailea konfirmatu gabe. Kultura etxean.

Ekainak 18, ostirala. Ipuin kontaketa

18:00etan: Ipuin kontaketa ume, gazte eta helduentzako. Bibliotekan.

Ekainak 19, larunbata. Aldarrikapenerako jaia

  • 13:30ean: Herri poteoa Iruñeko dultzainero talde batez lagunduta.
  • 14:30ean: Herri bazkaria, bertan, Txiapaseko janari tipikoak egongo dira.
    Ondoren: malabarak, txiste kontalariak, musika... eta batez ere oso giro ona.
  • 19:30ean: Aldarrikapenerako kalejira: “Mundu hobearen alde”.
  • 22:00etan: Gaztetxean kontzertua “Akulu” eta “Enboskada” taldeekin.

Erakusketa: "Mugimendu Zapatista" eta "Txiapas-en egindako egitasmoak"

  • Egunak: ekainaren 15tik 20ra.
  • Ordutegia: 18:00-20:00.
  • Lekua: kultura etxea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.