Zazpi Elizateen Martxan izena emateko epea gaur bukatzen da, maiatzak 21

Leire Kortabarria 2004ko maiatzaren 21a

Eskoriatzako lehenengo Zazpi Elizateen Martxa egingo dute maiatzaren 30n, eta izena emateko epea gaur, egubakoitza, bukatzen da. Herriko mendizale talde batek antolatutako ekimen berria da hau.

Eskoriatzako zazpi elizateetatik (Mazmela, Zarimutz, Marin, Apotzaga, Gellao, Mendiola eta Bolibar) pasatuko da Martxaren ibilbidea. Antolatzaileek uste dute 5-8 ordu bitartean egin daitekeela.

Lehenengo urtea denez, ibilbidea bakarrik antolatu dute ekintzaileek. Hala ere, garrantzitsua da aurretik izena ematea, aldez aurretik bidea markatzea beharrezkoa izango den ala ez jakiteko, azaltzen dute. Horrez gain, norberak bere hamarretakoa eraman beharko du. Herriko Plazan bilduko dira hilaren 30ean, 07:30ean.

Izenematea Inkernu edo Zarauztarra tabernetan egin beharko duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak