San Pedro Jaiak iragartzeko kartel lehiaketa

Z.V.M. 2004ko mai. 18a, 17:46
Lehiaketa bidez aukeratuko dute aurtengoan ere San Pedro Jaietako kartela. Lanak aurkezteko epea ekainaren 4an amaitzen da.

San Pedro jaiak iragartzeko kartel lehiaketa jarri du abian Eskoriatzako Udaleko kultura zerbitzuak.

Lehiaketaren arauak

Edozein pertsonak har dezake parte lehiaketan.

Parte-hartzaileek, honakoak hartu beharko dituzte kontuan: irudia jaietako egitarauaren azalean erabiliko da, eta egitarauaren neurria 21X10 cm denez, lanek neurri hori izan behar dute gutxienez. Nahi den teknika erabiltzeko aukera dute parte hartzaileek.

Kartelek derrigor 2004ko San Pedro Jaiak. Eskoriatza testua eraman beharko dute. Lanak Udaletxera nahiz kultura etxera eraman beharko dira ekainaren 4ko 14:00ak baino lehen.

Irabazleak, 300 euroko saria jasoko du. Antolatzaileei egoki irudituz gero, erakusketa antolatuk dute aurkeztutako lan guztiekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak