San Pedro jaietako esaldi lehiaketa deitu dute

Leire Kortabarria 2004ko mai. 18a, 13:46
San Pedro jaietako leloa erabakitzeko lehiaketa deitu du udalak. Maiatzaren 21etik 31ra bitartean izango da aukera parte hartzeko. Afari bat eta 40 euroko sariak banatuko dituzte.

Jaiak ondo pasatzera gonbidatzeko, ligatzeko, San Pedroak, jaiak, euskara eta gaztedia elkartzeko… Horretarako eta gehiagorako erabiliko da San Pedro jaietako esaldia. Lehiaketa honen bidez aukeratuko dute esaldi hori.

Baldintzak

Parte hartzeko baldintza bakarra da 13 urtetik gorako eskoriatzarra izatea. Hiru edo bost laguneko taldetan parte har daiteke. Talde bakoitzak nahi bezain beste esaldi aurkez ditzake. Horretarako, udaletxean eta kultura etxean ipiniko dituzten posta kutxetan bota beharko da esaldia, kartazal baten barruan. Kartazalean taldearen izena ipini beharko da, eta beste kartazal itxi batean, datuen txartela. Ez dira onartuko neurriz kanpoko kontsumoa bultzatzen duten esaldiak, edo sexistak direnak.

Ekainaren 8an aditzera emango da zeinek irabazi duen, eta San Pedro jaietan, kartel bat ipiniko dute Herriko Plazan esaldi irabazlearekin. Beste esaldi batzuekin, pegatinak aterako dituzte. Talde irabazleak afari bat irabaziko du; pegatinak egiteko erabiliko dituzten esaldien egileek, 40 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak