Gaurko ezohiko osoko bilkuran bi gai jorratuko dituzte. 19:00etan hasita Udaletxean elkartuko dira.
Batetik, Europako hauteskundeetan herriko mahaietan egongo diren kideak aukeratuko dituzte zozketa bidez.
Bestetik, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuak 2004ko martxoaren 29ko aginduaren aurka errekurtsoa aurkeztuko dute. Horren bidez, Eskoriatzako bigarren sektorean dauden 16 etxebizitza sozialetarako hautaketa eta horiek esleitzeko prozesuari hasiera emango diote gaurko ezohiko osoko bilkuran.