'Familiaren Eskubideak' Guraso Eskolan

Z.V.M. 2004ko maiatzaren 14a

Guraso Eskolaren hurrengo hitzaldia martitzenean izango da. Kultura etxean familiaren eskubideei buruzko berbaldia entzuteko aukera egongo da.

Dotorren martitzenean, maiatzak 18, Guraso Eskolaren hitzaldia egingo da kultura etxean. 18:00etan izango da, eta Familiaren Eskubideak da bertan jorratuko duten gaia. Maite Garcia psikologoak hartuko du hitza martitzenean.

Guraso izateak betebehar ugari dakar, eta ondorioz, gurasoen bizimodua mugatuta geratzen da hainbat zentzutan. Gurasoek beraien bizitza eta garapen pertsonalari ez diotela uko egin behar azalduko du psikologoak kultura etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak