Ortuak egiteko lursailak zozketatu dira

Z.V.M. 2004ko mai. 5a, 18:14
Eskoriatzako Udalak Almen gunearen gainaldean hiru lursail egokitu ditu. Ortuak egiteko partzelak eta txabola bat egin dituzte bertan. Astelehenean egin zen lurren zozketa.

Erretiratuen aisialdia betetzeko helburua du proiektu honek. Aspaldi proposatu zuen herriko Ezker Batua taldeak egitasmoa, eta azkenean, astelehenean, hilak 3, egin zuten udaletxean lurrak esleitzeko zozketa.

Torrebasoko hiru lursailetan 19 partzela daude, eta bakoitzak 60 metro koadro ditu. Gainera, erretiratuek beraien tresnak uzteko toki baten premiaz jabetuta, Udalak txabola bat eraiki du lursail horietan. Txabolan, nork bere armairua izango du.

Ureztapena ez da oztopo izango herriko erretiratuentzat, ura partzela guztietara iristen da eta.

Zozketan parte hartu nahi zutenek martxoaren 31n izan zuten izena emateko azken eguna. Hamabi lagun animatu ziren eta beraz, guztiek eskuratu dute lursail bat. Oraindik partzelak libre daudenez, izena emateko epea luzatu egin dute, sail guztiak bete arte. Lurrak bost urterako utziko dizkie Udalak, eta herriko erretiratuek ez dute trukean ezer ordaindu beharko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak