Erramun Martikorenak kontzertua emango du gaur

A. Leibar 2004ko api. 30a, 10:15
"Iparraldea bertan" hamabostaldiaren barnean, Erramun Martikorena izango da gaur Eskoriatzan, Mixel Ducaurekin batera. Kontzertua herriko polikiroldegian izango da, gaueko 22:00etan.

"Kantuz sortu naiz eta..."

Erramun Martikorena (Baigorri / BeheNafarroa- 1943), Ipar Euskal Herriko kantu herrikoiaren irudirik esanguratsuena dugu. Kanturako dituen berezko dohainak direla eta, Euskal Herria zein mundu osoarentzat ere, Iparraldeko kantu liriko herrikoiaren erreferentziarik garrantzitsuena bilakatu zen aspaldi: ahots apartekoa baitu, liluragarria, intentsua eta sentsibilitatez betea, naturala bezain xamurra.

"Kantuz sortu naiz eta..." bere azken diskoa, hamabost kantu xarmangarrietan aleturik, interpreteak kantuan eman dituen hogeita hamar urteetan zehar bidaia koloretsu eta sentikorra da.

Diskografia

  • Baigorriko artzain laboraria (1978).
  • Otsobi (1990).
  • Primaderari (1992).
  • Olerkarien oihartzun "recopilacion" (1993).
  • Herrian ( 1997).
  • Elorrietan Loreak (1999).
  • Kantuz sortu naiz eta (2001).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak