Herri Urrats maiatzaren 9an ospatuko da Senperen. Bertara joan nahi izanez gero, autobus txartelak jarri dituzte salgai Axtroki elkartean eta Tortolis ludotekan.
Axtrokiko bazkideek 7 euro ordaindu beharko dute txartela; gainerakoek 9 euro. Maiatzaren 6a baino lehen erosi beharko dira aipatutako txartelak. Autobusa 8:00etan irtengo da Eskoriatzatik, eta itzulerako autobusa 19:00etan Senperen.
Hala ere, euskal festara laguntzera joan nahi dutenek doan izango dute autobusa. Horretarako, maiatzaren 6a baino lehen Axtrokira deitu beharko dute.