Adinekoendako eguneko zentroa inauguratu dute Eskoriatzan

Gorka Etxabe 2004ko api. 28a, 17:16
Eskoriatzako adinekoendako eguneko zentroa inauguratu dute gaur goizean. Besteak beste, Gipuzkoako Diputazioko ordezkari Ramon Jauregik eta Eskoriatzako alkate Juan Carlos Bengoak inauguratu dute. Eguneko zentroak izango du tokia 15 lagunendako, eta Aita Mennik eskainiko du zerbitzua.

Foru Aldundiko eta Udaleko ordezkariek, eta Aita Menni ospitalekoek esku hartu dute inaugurazio ekitaldian. Eskoriatzako adinekoendako eguneko zentroak 15 lagunendako tokia izango du, eta dagoeneko 10 pertsonak erabiltzen dute. Astelehenetik ostiralera bitartean irekiko ditu ateak, baina Foru Aldundiko ordezkari Ramon Jauregik esan duenez, Diputazioaren asmoa da etorkizunean asteburuetan ere zentroa irekitzea.

Debagoieneko eguneko zentroetan 100 lagunendako tokia dago

Gipuzkoako eguneko zentroetan 1.200 lagunendako tokia dago. Debagoienean, berriz, Oñatin, Bergaran eta Arrasaten daude eguneko zentroak, eta gaurtik aurrera baita Eskoriatzan ere. Laster, berriz, Elgetan irekiko dute. Guztira, 100 lagunendako tokia dago ibarreko zentroetan.

Adinekoek aukera izango dute egunkaria irakurtzeko, zenbait jolas egiteko, eta baita telebista ikusteko ere. Eskoriatzako eguneko zentro berria Gaztaiñadui kalean dago kokatuta, Mesedeetako Amaren egoitzaren alboan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak