"Herensugea" izeneko txotxongilo ikuskizuna eguenean

A. Leibar 2004ko api. 27a, 15:04
Txotxongilo ikuskizuna izango da apirilaren 29an, osteguna. Txotxongilo taldeak "Herensugea" lana aurkeztuko du. Eskoriatzako liburutegian izango da, arratsaldeko 18:00etan.

Herensugearen kontakizuna

Zazpi buruko Herensugearen elezaharra da, euskal mitologiako pertsonaia. Kontakizun hau guganaino iritsi da Resurreccion Maria de Azkueren eta Jose Maria Barandiaranen eskuetatik. Txotxongilo taldeak taularatu du eta egokitu du, neska-mutilei gure herriko elezaharrak erakusteko helburuarekin, beren kultur ondarea era baita.

Samurtasunez betetako ipuina da. Dekoratuaren edertasunak, taulan agertzen diren txotxongiloek, argi-jokoek eta musikak denak hunkitzen dituzte, handi nahiz txiki, ipuin klasikoak zirraragarriak baitira. Denok ontasuna eta justizia garaile irteten direla ikusiko dugu, eta bestela, borroka egin behar dugula hala izan dadin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak