Aitzorrotz Eguna ospatuko da maiatzeko lehen domekan. Atxorrotx ONGa, Arizmendi eta kultura etxeak antolatu dute eguna.
Aitzorrotzera igoko dira 9:30etan eta 11:30etan meza egongo da bertan. Ondoren, trikitilariak eta bertsolariak arituko dira, Mañukorta eta Azpillaga.
Bazkaldu ere bertan egingo dute. 80 bazkari-txartel jarriko dituzte Inkernu eta Urrestilla tabernetan salgai. Erosteko azken eguna hilaren 30a izango da, eta bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu.
17:00etan Aitzorrotzetik jaitsi, eta herriko plazan Kaixo taldearen eskutik dantzaldia egongo da, 18:30etatik aurrera. Bertan, herritarrek egindako patata tortilak jasoko dituzte. Horregatik, herritarren laguntza gura dute. Jasoko den dirua, Atxorrotx ONGaren proiektuei eta Eskoriatzan atzeratuekin lan egiten duen taldeari laguntzeko izango da.