Eskoriatzako Udalak gaur eguerdian jaso du Diputazioaren erantzuna. Horren arabera, ez da luzatuko autobidearen proiektuari helegiteak aurkezteko epea. Udalak eskatu zion Aldundiari 6 hilabete luzatzeko epea, baina aldundiak ez dio jaramonik egin.
Diputaziora joateko autobusak antolatu ditu Eskoriatzako Udalak
Hori dela eta, Eskoriatzako Udalak eta Eskoriatzako kaltetuen elkarteak autobusak antolatu dituzte Donostiara joateko, eta Diputaziora helegiteak eramango dituzte. Astelehenean joango dira zenbait eskoriatzar autobusean Donostiara.
Helegiteak aukeztuko dituzte, eta segidan prentsaurrekoa eskainiko dute Koldo Mitxelenan.