Udalekuetarako begirale bila

Zuriñe Velez de Mendizabal 2004ko apirilaren 6a

Udaleku irekietarako bost begirale behar dira. Apirilaren 20a baino eman beharko dute interesatuek izena.

Eskoriatzako Udalak udaleku irekiak antolatu ditu uztailaren 7tik 23ra. Oraindik 5 begirale behar dira, eta horregatik, izen emate epea luzatzea pentsatu dute.

Interesatuek apirilaren 20a baino lehen Eskoriatzako kultura etxean edota udaletxean aurkeztu beharko dute curriculuma. Internet bidez ere egin daiteke, kultura@eskoriatza.net helbidera bidaliz.

Bi dira bete beharreko baldintzak: 18 urte izatea eta euskara ahoz eta idatziz menperatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak