Eskoriatzako kiroldegiak, Aste Santua dela-eta, aldaketak egingo ditu ordutegian. Lehenengo egunetan izango dira ordutegi aldaketak, eguenetik domekara.
Apirilaren 8an, 9an, 10ean eta 11n kirol instalazioak goizez bakarrik irekiko dituzte, 09:30etik 13:00etara. Bestalde, astelehenean erabiltzaileek ez dute kiroldegia erabiltzeko aukerarik izango, ateak itxita egongo baitira.
Hurrengo egunetan normaltasunez egingo dute lan.