"A-1 Autopista: ikaragarrizko eragina Eskoriatzan"

A. Leibar 2004ko api. 6a, 13:20
A-1 Autopistak Eskoriatzan izango duen eragin handiaren aurrean, elkarte-koordinadora bat sortu da. Bertako partaide dira eragina jasango duten herritarrak, lursailen jabeak eta ingurumen alorrean lanean diharduten Udaleko zenbait kide; Udalak ere interesa azaldu du autopistaren inguruko jarraipena egiteko. Elkarteak prentsa oharra kaleratu berri du; hona hemen oharra bere osotasunean.

A-1 Autopista: ikaragarrizko eragina Eskoriatzan

A-1 Autopista: ikaragarrizko eragina Eskoriatzan

Pasa den hilearen amaieran, Arlaban-Eskoriatza iparraldeko tarteari dagokion Eibar-Gasteiz Autopistaren Eraikitze Proiektua jaso zen Eskoriatzako Udaletxean. Aipatutako proiektuarekin batera, kaltetutako lurjabeen lista eta autopistak lurren desjabetzetan izango duen eragina batzen duen dokumentua ere bidali zuten.

Eraikitze Proiektua eta dokumentuak aztertuta eta bere garaian Ingurumen Eragina Ebaluatzeko tramitatu zen Ibilbide Proiektuarekin alderatuta funtsezko aldaketak sartu direla ondorioztatu da. Behin betiko okupazioen gehikuntza nabaria da, aldi baterako okupazio berriak azaltzen dira, aurretik ez aurreikusitako zortasunak, etab. Aldaketa berrien Inpaktuen Azterketarik ez da egin eta inpaktuak ekiditeko neurrietan ere hutsune larriak sumatu dira.

Argi dago Eskoriatzako kasuan autopistak eragin itzela izango duela, bai lurren jabe direnentzat eta baita herritarrentzat ere. Autopista herritik oso gertu kokatzen denez, argi dago kalteak nabariak izanen direla (inpaktu bisuala, zaratak) batez ere Intxaurtxueta, San Pedro, Santa Ana, Apotzaga, Mazmela, Zarimutz eta Marin auzoetan. Ez da ulertzen herrigunetik hain gertu kokatzen den "hirugarren generazioko" autopista batetan, honek sortuko dituen kalteak ekidin eta gutxitzeko neurririk hartu ez izana (zarataren kontrako pantaila bakar bat ere ez dute planteatzen).

Arazo guzti horren gainean Administrazioak egiten duen manipulazioa eta desinformazioa salatzeko, kaltetuek, lurjabe nahiz herritarrek, Elkarte-Koordinadora bat osatu dugu.

Dagoeneko alegazio epea zabalik dago, hilaren 26a arte. Proiektuaren tamaina itzela ikusita eta udaletxera oraintsu iritsi dela kontutan hartuta, Taldeak behar-beharrezkoa ikusten du alegazio epea luzatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak