Ortuak eskuratzeko epea amaitu da

Gaur ,hilak 31, izan da azken eguna izena emateko. Eta 20 erretiratu inguruk eman dute izena Torrebasoko 30 lursaieltariko bat eskuratzeko.

Torrebason, Almen ikastolaren gainealdean 3 lursail prestau ditu Udalak. Lursail hauetan 30 partzela egingo dira, gero erretiratuen esku utzi eta bertan ortua jarri dezaten. Partzela edo ortu bakoitza 60 metro karratukoa izango da, eta ura partzela guztietara helduko da. Gainera txabolatxo bat ere eraikiko da erretiratuek euren baratzeko tresnak gordetzeko.

Gaur arteko epea izan dute erretiratuek udaletxean izena eman eta horietako ortu bat eskuratzeko. Izan ere interesetuen artean zozketa eginda erabakiko da lursail bakoitza nori egokituko zaion.

Printzipioz, bost urtetarako uztiko zaie ortuak. Eta ez dute ezer ordaindu beharrik izango. Duela zenbait urte Ezker Batuak proposatutako proiektua izan da. Eta azkenean egi bihurtuko da. Proiektu honen helburua da erretiratuen aisialdia betetzea. baita ortuan lortutako produktuekin erretiratuengan ilusioa piztea ere.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.