Eskoriatzako Udalak antolatuta, uztailean egingo diren udaleku irekietarako zuzendari eta begirale izan nahi dutenentzako deialdia luzatu du. Interesatuek martxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dute curriculuma kultura etxean edo udaletxean. Bete beharreko baldintza batzuk daude: 18 urte beteta izatea eta euskaraz berba egiten eta idazten jakitea. Kontuan hartuko dira, bestalde, begirale titulua izatea, esperientzia, bizitokia...