Izartu programan parte hartu nahirik, bere proposamena egin du Udalak

Ezohizko bilkura egin zuten martxoare 18an Eskoriatzako Udaletxean. Bertan, Izartu programan parte hartzeko bere proposamena aurkeztu zuen Udalak.

Udalak, ekipamenduetan gabezia duten herriko txokoak gizarte eta ekonomia mailan biziberritu eta berpizteko diru-laguntza eskatzea adostu zuen martxoaren 18an egindako ezohizko bilkuran. Gutxieneko inbertsioa 2.500.000 eurokoa da, eta egitasmoak gainditu egiten du zenbateko hori.

Proiektuaren nondik norakoak

Eusko Jaurlaritzaren Izartu programaren bidez diru eskaera egingo dute. Baina dirua jasotzeko baldintza batzuk daude: hirigunean bizi den populazioaren bilakaera negatiboa izatea, heziketa maila txikia, lan-merkatua egoera txarrean egotea, etxebizitzetako instalazio eta zerbitzuen maila EAEko bataz bestekoarena baino txikiagoa izatea eta biztanleko Barne Produktu Gordina EAEko mailarena baino txikiagoa izatea. Betetzen diren baldintzen arabera, Eusko Jaurlaritzak diru kopuru bat edo beste bat ematen du.

Herrian plazatik gorako aldea berriztu gura da, bost baldintzetatik bi betetzen dituelako. Zerbitzu guztiak berriztu gura dituzte Dorleta auzoan; Santa Marinako 48 etxe diruz lagundu nahi dute; Aranburuzabala kalea urbanizatu; bide-gorria jarri... Irailerako erantzuna edukitzea espero dute Udalekoek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.