Jardunaldia HUHEZIn: XXI. mendeko pedagogia, erronka berriak

Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) egun bateko jardunaldia antolatu du martxoaren 26an. Helburua, pedagogia arloko zenbait esperientzia partekatzea.

Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) egun bateko jardunaldia antolatu du, pedagogia arloko zenbait esperientzia partekatzeko. Jardunaldia izango da Aita Menni Ospitalaren areto nagusian, Santa Ageda auzoan. Hori dela eta, hara joaten direnek aukera izango dute bertan bazkaltzeko.

Zergatik jardunaldiok

Hezkuntza mundua, bizitza bera bezala, agian bizitzaren erraietatik oso hurbil dagoelako, etengabe ari da mugitzen, egokitzen eta berritzen. Moda kontua ere izango da, baina ez bakarrik: denok ezagutzen ditugu, han eta hemen, benetako interesa sortzen diguten ekarpenak. Gure inguruko zenbait ekarpen edo esperientzia konpartitzea dute helburu jardunaldi hauek, hala unibertsitate mailakoak nola hezkuntzaren beste mailetakoak.

Eta, horren berri izateaz batera, nahi ditugu entzun gaurko pedagogia zientziaren norabide nagusien nondik norakoak, gutariko bakoitzak irizpide jatorrak erabil ditzagun geure hezkuntza jardueran.

Egitaraua

  • 09:00. Kredentzialak eta dokumentazioa banatu.
  • 09:30. Hitzaldia. Carles Monereo: Jakitatearen Gizartea: desafioak, arriskuak eta hezkuntzaren erantzunak.
  • 10:30. Komunikazioa. Iñaki Aldalur, Iñigo Aranguren: 2D-ko Diseinuzko Softwarea Autonomoki Ikasteko CD-ROM Multimediaren Aurkezpena. (Antonianum Ikastetxe Politeknikoa).
  • 11:00. Kafea.
  • 11:30. Komunikazioa. Arantza Irigoras, Nekane Arratibel: Hezkuntza eredu berria: e-learning-a. (HUHEZI).
  • 12:00. Komunikazioa. F.Begiristain, Karmen Viedma, Pedro Gaztañaga: IKT Olazabal Institutuan. (Legazpi).
  • 12:30. Komunikazioa. Gustavo Marzul: Curriculumaren Garapena Teknologia Bitarteko Harturik. (San Andres Ikastetxea, Eibar).
  • 13:00. Bazkaria.
  • 15:00. Hitzaldia: Carles Monereo: Autonomiarantz Ikasketetan: Testuinguru Estrategikoak Sortzen.
  • 16:00. Komunikazioa. Pilar Etxaniz: Proiektuaren Garapena Interakzioaren Bitartez. (Herri Eskola, Antzuola).
  • 16:30. Kafea.
  • 17:00. Komunikazioa. Arantza Etxeberria: Balore Kooperatiboak Ikasleen Garapen Pertsonalean. (Arizmendi Ikastola).
  • 17:30. Komunikazioa. Pili Sagasta, Alex Barandiaran: Metodologia Iraultzailea: PBLa. (Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza) (HUHEZI, Eskoriatza).

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.