Jon Abril eta Asier Gogortza beratarrek bidaia egin zuten Txinan barrena, eta hor ikusi eta bizi izandakoen berri emango dute bihar, martxoak 11. Txina, dragoia ernatzen delarik izeneko diaporamaren bidez egingo dute bidaiaren kronika. 500 argazki inguru dira, honako gaien inguruan: hiri handiak; barnealdea; etniak; matriarkatua
Egileen esanetan, aldaketa handiak bizi izaten ari den herria da Txina, bizitzako arlo guztietan. Mundu guztia Txinara begira dagoen honetan, gure bidaiarekin herrialde ezezagun hori hurbildu nahi dizuegu, diote. Izan ere, gehien esaten dena da ekonomia potentzia bihurtuko dela Txina; baina kazetariok txinatarren izaeraren eta bizimoduaren inguruko gogoeta proposatzen digute.