Udalak Errepublikari eta Espainiako gerrari buruzko erakusketa antolatu gura du apirilaren 17tik maiatzaren 2ra. Laguntza behar du horretarako: gai horren inguruko materiala (dokumentuak, argazkiak, ) dutenei, horiek uzteko eskatu nahi diete antolatzaileek.
Udalak, materiala ongi zaindu eta erakusketa amaitutakoan jabeei egoera onean itzultzeko konpromisoa hartzen duela adierazi du.
Informazio gehiagorako, Eskoriatzako kultura etxera jo, edo 943 71 46 88 telefono zenbakira deitu.