Filosofia eta Kant, aurtengo protagonista Literatura Astean

Martxoaren 8tik 12ra bitartean, Literatura Astearen VI. aldia egingo da Humanitate Fakultatean. Aurtengo gaia Literatura eta Filosofia da.

Urtero bezala, gai jakin baten ingurukoa izango da Literatura Astea. Aurten filosofia aukeratu izanaren arrazoia da Immanuel Kant filosofoa hil zenaren bigarren mendeurrena dela.

Kant-en inguruko hainbat hitzaldi izango dira, hortaz, martxoaren 8tik aurrera; baina ez da hori gai bakarra izango. Egunero izango da hitzaldi edo mahai-inguru bat, eta Fito Rodriguez, Ignazio Aiestaran, Laura Mintegi, Joxe Azurmendi eta Jon Sarasua izango dira hizlariak. Ikasleek eurek mahai ingurua egingo dute hilaren 12an. Ekitaldi guztiak Fakultateko Areto Nagusian izango dira.

Egitarau zehatza eta Kant-en inguruko informazio gehiago hemen aurkituko duzue.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.